Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kuetoitsasne

24/04/2008 GMT 1

oxigeno txarra

kuetoitsasne @ 09:41

Oxigenazio txarra
Egungo gizarteen azturek, berriz, ez dute errazten arnasketa ona egitea; alderantziz, gure arnasketa azalekoa, azkarra eta osatu gabea ohi da. Biriken edukieraren parte bat baizik ez da baliatzen eta horrela ez da lortzen behar bezalako oxigenazioa egiterik. Gogoan izan oxigenazio egokia funtsezkoa dela metabolismo eta oxidazio prozesuak laguntzeko eta organismoko ehunak gazte eta egoera osasuntsuan mantentzeko.
Erretzaileen kasuan, adibidez, globulu gorrien hemoglobina -oxigenoa eroaten duena- tabakoaren monoxidoarekin hobeki konbinatzen da oxigenoarekin baino: horrela osatzen da karboxihemoglobina izenekoa, hots, ehunen oxigenazio eskasa ondorioztatzen duena.
Airea, sudurretik
Behar bezala arnasteak esan nahi du, besteak beste, arnasketa egiteko ditugun estruktura organikoak egokiro baliatzea. Arnastea sudurretik hasten da, ez ahotik. Sudurraren zeregina berebizikoa da: airea garbitu, berotu eta behe-arnasketa bideetara igarotzeko egokitzen du. Horretarako, sudurreko mukosek baskularizazio ona (horregatik gertatzen dira sudurreko odol jario ugariak) eta milioika zilio edo iletxo dituzte, airea iragazten dutenak.
Arnastean darabilgun mekanismoa bi faktoreren araberakoa da: batetik, biriken mugimendu elastikoak; bestetik, horien bizitokia den kaxa torazikoaren mugimenduak. Inspirazioa gertatzen da saihets arteko muskuluek saihetsei tiraka, hezur horiek elkarrengandik bereizten direnean, diafragma beherantz doala: horrek, kaxa torazikoaren barnean presio negatiboa sortarazten du: horren eraginez, birika zabaldu egiten da, zabaltzen ari diren arnasketa-bideetatik airea sartzen da eta horien albeoloak lasaitu egiten dira, airez betetzen direlarik, ur azpian dagoen belakia, guk askatzen dugunean, urez betetzen den modu berean.
Birikak husteko alderantziz jokatzen dugu: kaxa torazikoa mugiarazten duten muskuluak laxatzen dira, diafragma igo egiten da, toraxen barneko presioa areagotu egiten da eta birikak, konprimitzean, airez husten dira. Jaiotzetik hil arte ziklo hori hogei aldiz errepikatzen da, minutuko, eta arnasketa bakoitzean birika normal batek batez beste 500 zentimetro kubiko aire mugiarazten du.
Arnasketa motak
Arnasketa oso eta zuzena egiteak esan nahi du aipaturiko estruktura guztiak ongi mugiaraztea baina hori, maiz, ez da horrela gertatzen. Ikus ditzagun gabezia horren hainbat aldaera:
· horiek gainerakoak ekartzen dituzte. Abdomenak eta diafragmak ez dute parte handirik joko horretan. Hauxe da arnasteko modurik txarrena: energia asko gastatzen bada ere, etekin gutxi ateratzen zaio.
· Arnasketa ertain edo saihets-artekoa: aurrekoa bezain txarra ez bada ere, ez da egokia. Saihetsak eta diafragma pittin bat altxatzen dira eta bularra partzialki handitzen da. Jende askoren arnasketa tipikoa da.
· Behe-arnasketa edo abdominala: aurreko biak baino sakonagoa, hiruretan hoberena. Torax eta abdomenaren artean dagoen diafragma muskulu indartsua da eta, pausaturik, gorantz kurbaturik agertzen da; biltzen denean lautu egiten da, sabelaldeko organoen baitan presioa eragiten du, kanporantz bultzatuz, eta ondorioz abdomena hanpatu egiten da. Goi-arnasketa edo lepauztai-mailakoa: lepoko muskuluek goi-saihetsetatik gorantz tiratzen dute.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!