penintsulako lehen biztanleak
Bilatu erantzunak testuan.
Nolakoa zen Penintsulako lehen biztanleen bizimodua?
1. Penintsulako lehen biztanleak nomadak ziren, eta ehizan eta bilketan aritzen ziren.
Duela miloi bat urte, gutxi gorabehera, Iberiar Penintsulako leku batzuetan jendea bizi zen.
Gizon eta emakume haiek ehizan eta arrantzan lortutakoa jaten zuten, bai eta bildutako basoko fruituak .ere. Urteak aurrera egin ahala, harrizko, hezurrezko eta zurezko tresnak egiten eta erabiltzen ikasi zuten. Bestalde, sua erabiltzen ere ikasi zuten, eta horri esker, elikagaiak prestatu eta basapiztiak uxatu ahal izan zituzten.
Lehen biztanleak nomadak ziren, hau da, ez zuten bizitoki finkorik. Familiako talde txikitan zeuden antolatuta, eta haitzulotan edo etxolatan hartzen
zuten babesa.
Sedentario egin ziren. Zer esan nahi du horrek?
2. Geroago, lehen biztanleak sedentarioak egin ziren:
abereak hazten zituzten eta lurra lantzen zuten.
Duela 8.000 urte inguru, egungo Turkiako eta Irango lurretan bizi zirenek lurra lantze ikasi zuten. Aldi berean zenbait animalia etxekotu zituzten, ala nola ahuntzak, ardiak astoak eta txerriak.
Aurkikuntza haiek gure lurretaraino iritsi ziren denboraren poderioz. Horrela beraz penintsulako biztanleak nekazariak eta artzainak egin ziren.
Gainera harriak leuntzen ikasi zuten, eta tresnak gogorragoak lortu zituzten horrela. Zeramikazko lehen ontziaketa lehenehunak egiten ere hasi ziren.
Bizimodu berri horri esker, lehen biztanleak leku finko batean bizitzen jarri eta sedentario egin ziren. Orduan, herrixkak sortzen hasi ziren, tributan antolatuta bizitzeko.
Zer lortu zen metalak erabiltzeari esker?
3. Duela 4.000 urte metalak erabiltzen hasi ziren.
Iberiar penintsulan duela 4.000 urte hasi ziren metalezko tresnak egiten. Lehendabizi, kobrea, eztainua eta horien nahastea ( brontzea ) erabili zituzten; ondoren, burdina erabiltzen hasi ziren.
Metalez tresna hobeak, ontziak, bitxiak eta arma hobeak egitea lortu zuten.
Gizon eta emakume harresiz inguratutako herrixketan bizitzen hasi ziren, eta berehala sortu ziren estatu txikiak, buruzagi baten agindupean antolatuak.

Zabaldu
del.icio.us